derbiko berriak!

 

Mezuak etiketatuta ‘ derbia ’

 

Asier Illarramendik Athleticen aurkako derbia galduko du

2012/03/02
Nork 
Asier Illarramendik Athleticen aurkako derbia galduko du

Zigorraren bigarren partida Athleticen aurka beteko du Realeko erdilariak. Kirol Diziplina Batzordeak ez dio Realari arrazoia eman, eta Asier Illarramendi Realeko erdilariak zigorraren bigarren neurketa Athleticen aurka, igandeko partidan, beteko du. Granadaren aurkako partidan Ilarramendi egotzi egin zuen epaileak, eta bi partidako zigorra ezarri zioten. RFEFko Lehiaketa Batzordearen, Apelazio Batzordearen eta Espainiako Diziplina Batzordearen aurrean alegazioak eta helegiteak aurkeztu ditu Realak, baina ez dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita FutbolaKirola | Ez dago iruzkinik »

‘Gogoeta, ilaran’

2012/03/02
Nork 

Ikusmina pizten duen kirol ekimen bat dagoen bakoitzean, futbola, pilota edo Euskal Herrian jarraipena duen beste zer edo zer dela, gauza bera gertatu ohi da. Eta ez naiz leihatilaren aurrean sortzen den ilarari buruz ari, ilaran diren zaleek hizpide dutenari buruz baizik. Hain zuzen ere, Athleticek 600 sarrera bidali dizkio Realari, eta klub donostiarrak 200 [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita IritziaPaperekoa | Ez dago iruzkinik »

San Mamesen garaipena lortzeko hamaika arrazoi ditu Realak

2012/03/02
Nork 
San Mamesen garaipena lortzeko hamaika arrazoi ditu Realak

Txuri-urdinek igandean jokatuko dute Athleticen aurka; 2001. urteaz geroztik ez dute Bilbon garaipenik lortu «Gaupasak merezi izan du, derbi bat da». Realzale baten hitzak dira horiek, Anoeta aurrean, Athleticen aurkako partidarako sarreraren bat lortzeko helburuarekin, orduak pasa eta gero esandakoak. Hain zuzen ere, Realak salgai jarritako 200 sarrerak eskuratzeko hemezortzi ordu egon ziren zenbait zale ilara egiten. Gaua bertan pasa ondoren, 9:00etan leihatila ireki bezain pronto, sarrerak ordu erdian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita FutbolaKirolaPaperekoa | Ez dago iruzkinik »

Altzako Omar Gredilla eta bere lagunak izan dira derbirako sarrerak eskuratzen lehenak Anoetan

2012/03/01
Nork 
Altzako Omar Gredilla eta bere lagunak izan dira derbirako sarrerak eskuratzen lehenak Anoetan

Guztiek lortu nahi izan dituzte igandean Realak eta Athleticek San Mamesen jokatuko duten derbirako sarrerak, baina 200 sarrera baino ez dituzte salgai jarri. Altzako Omar Gredilla eta bere lagunak izan dira ilarako lehenak; eurek erosi dituzte leihatilan banatutako lehen sarrerak. Ikusmin handia sortu du derbiak. Izan ere, atzo, 15:00etan, ilara egiten hasi ziren zaleak. Horrenbestez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita FutbolaKirola | Ez dago iruzkinik »

Realzaleak Anoetan ilara egiten ari dira, bihar salgai jarriko dituzten derbirako sarrerak eskuratzeko

2012/02/29
Nork 
Realzaleak Anoetan ilara egiten ari dira, bihar salgai jarriko dituzten derbirako sarrerak eskuratzeko

Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute igandean, 16.00etan, San Mamesen. Realeko zenbait zale jadanik Anoetako leihatilan daude zain, bihar 9:00etan Anoetako leihatilan salgai jarriko dituzten 200 sarreretako bat eskuratzeko. Realeko webgunearen arabera, lehenengo zalea 15:00etan iritsi da Anoetara.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita FutbolaKirola | Ez dago iruzkinik »

San Mameseko derbirako 200 sarrera jarriko ditu salgai Realak ostegunean

2012/02/28
Nork 
San Mameseko derbirako 200 sarrera jarriko ditu salgai Realak ostegunean

Realak Athleticen aurka San Mamesen jokatuko duen Ligako partidarako sarrerak ostegunean jarriko dituzte salgai Anoetan. Hain zuzen ere, 200 sarrera izango dira aukeran leihatilan, 36 euro (150 sarrera) eta 65 euro (50 sarrera) artean. Derbia datorren igandean izango da, 16:00etan. Athleticek 600 sarrera bidali dizkio Realari. 200 sarrera lagunarte txuri urdinentzat izango dira eta beste 200, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Amara BerriFutbolaKirola | Ez dago iruzkinik »